XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAUEZ adiaka ari diren hegaztiak dituzu
eta lotiek ez dituzte ezagutzen.
Inora abia ez daitezkeen harrizko hegaztiak
dituzu,
eta inork ez ditu despeditzen.
Ez da adierazirik esistitzen
harrizko lauzatan,
adieraren leiha bakarrik.
Ez da adierazirik esistitzen
gautxorientzat iluntzean ere,
esanahia bakarrik,
adiaka.
Gauez adiaka ari diren hegaztiak dituzu
eta lotiek ez dituzte ezagutzen.